jueves, 19 de mayo de 2016

AZKEN HAUSNARKETA

Jarraian, bloggean astero igotako informazio laburtua aurkeztuko dut: 

1.ASTEA:

 Sarrera honetan, nire bloggeko sarrera bat agertzen da non ongietorria eta zer txertattuko dudan agertzen den.
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/02/ongi-etorri-nire-bloggera-bertan.html
 

2.ASTEA:

Aste honetan Francesco Tonucci-ri buruzko informazioa eta ikusitako bere bideo guztietatik lehenengo biak ikusi genituen.
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/02/francesco-tonucci-una-educacion.html
 
3.ASTEA:

Aste honetan lehengo astean ikusitako Francesco Tonucci-ren bi bideon jarraipena ikusi genuen (beste bi bideo). Horrez gain irakasleak hainbat galdera egin zizkigun erreflexionatzeko eta amaitzeko, curriculumaren hainbat zati aztertu genituen eta mapa kontzeptual bat egin genuen.

4.ASTEA:

Aste honetan curriculumari begirada kaleidoskopikoa egin genion, curriculuma ezagutzen ez genuenez oso lagungarria izan zitzaiguna. Horrez gain irakasleak gaiari lotutako hainbat galdera egin zizkigun eta horietako batzuk laguntza gabe klasean erantzun genituen eta beste batzuk hurrengo egunetan erantzuten joan ginen irakaslearen laguntzarekin.

5.ASTEA:

 Bideo bat ikusi genuen aste honetan "hazteko haur eskola eta didaktika bat" izenekoa. Horrez gain, irakasleak bi galdera egin zizkigun gaia nola ezagutzen genuen jakiteko:
- Zer da didaktika?
- Nola ulertzen ditugu ikasketa prozesuak? Eta nola planifikatzen dira?
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/02/bostgarren-aste-honetan-hazteko-haur.html

6.ASTEA:

Aste honetan "maestro de la postura" izeneko bideoa ikusi genuen eta "Loczy un hogar para crecer" ikusten hasi ginen eta haurraren behaketaren garrantziaz, esperimentatzeko beharraz eta zaintzaz hitz egiten zuten diapositibak ikusi genituen.
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/03/6astea.html
 
7.ASTEA:

Aste honetan ariketa batzuk egin genituen klasean, horietako batzuk begiak itxita egin genituen, "construyendo tu sueño" izeneko bideoa ikusi genuen eta irakasleak testu bat irakurri zigun guk begiak itxita geneuzkan bitartean. Testu horrek asko erlaxatu zigun eta asko gustatu zitzaidan.

8.ASTEA:

Aste honetan lehenengo taldearen unitate didaktikoaren aurkezpena izan zen garrantzitsuena. Horren laguntzaz, guk gure unitate didaktikoaren lana aurrera ateratzeko laguntza eman zigun eta.
9.ASTEA:

 Aste honetan unuitate didaktikoaren ezaugarriak azaldu zizkigun irakasleak eta blogga ebaluatzeko jarraituko zituen irizpideak azaldu zizkigun.
10.ASTEA:

 Aste honetan hainbat power point ikusi genituen, zenbait bideo ere (horien artean interesgarrienak "haurreskolak bideoa 2015" izenekoa eta "neuroeducacion: por otra escuela" izenekoa).
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/04/10astea.html
 
11.ASTEA:

Aste honetan Fernandoren hitzaldia eduki genuen. Esan beharra daukat hitzaldi hau asko gustatu zitzaidala, lauhilabetean egindako gauza interesgarriena iruditu zitzaidan eta gauza berri asko ikasi nituen etorkizunerako lagungarriak izango zaizkidanak.
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/04/11astea.html
 
12.ASTEA:

 Aste honetan Fernandok aurrekoan egindako hitzaldiko ideia batzuk aurkeztu genizkion irakasleari eta ondoren berak erakutsi zizkigun berak atera zituenak.

13.ASTEA:

Aste honetan Loczy-ren tertulia dialogikoekin jarraitu genuen.

14.ASTEA:

Aste honetan Loczy-ren tertulia dialogikoekin jarraitu genuen.
15.ASTEA:

Aste honetan Loczy-ri buruz azken aldiz hitz egin genuen, lauhilabete hoentako autoebaluaketa bat egin genuen, irakasgaiari buruzko iritzia eman genuen, inkesta bat bete genuen, inkesta bat bete genuen eta gure unitate didaktikoaren aurkezpena egin genuen (etxea).
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/05/15astea-20160509.html
 
16.ASTEA:

Azken aste honetan Elena Herrane hitzaldia eduki genuen, unitate didaktikoaren azken aurkezpena eta irakasleak lauhilabete honetatik ateratako ondorioak aurkeztu zizkigun gure iritzia jakiteko eta baita ere lauhilabete honi bukaera bat emateko.


HAUSNARKETA OROKORRA:

Blogg honi bukaera emateko, hausnarketa orokor bat egin dut.
Hausnarketa hau hasteko esanbeharra daukat lehenengo aldia izan dela blogg bat egiten dudala. Honekin jarraituz, hasieran ez nekien nundik hasi baina nire ikaskideei galdetuz azkenean nola osatzen den ikasi nuen. 
Blogg honetan klasean egindako gehiengoa eta bideo batzuen hausnarketak agertzen dira, niri gustatu zaizkidanak.
Lan honekin gauza asko ikasi ditut eta nahiz eta lehen esan bezala hasieran zaila izan, azkenean asko gustatu zait.
Eskerrik asko irakurtzeagatik eta espero dut gustokoa izatea!





16.ASTEA (2016/05/16-18)

Aste hau hasteko, Elena Herran izeneko irakasle bat hitzaldi bat ematera etorri da. Oso interesgarria iruditu zait eta gauza asko ikasi ditut ere. Bertatik ateratako ideiak hauek izan dira:

Hitzaldian Elenak galdera bat egin zigun bertan geuden ikasle guztiei: Zuek nola uste duzue 0-3 arteko haurrak hezi behar direla? Galdera honekin hainbat erantzun egon ziren. Batzuek, banaka hezi behar direla esan dute eta beste batzuk berriz taldean hezi behar direla.
Erantzun hauen aurrean elenak azaldu digu arazo bat dagoela gure hezteko eran. Taldean lan egiten hastean familietan aplikatutako printzipio berdinak aplikatu behar dira, hezkuntza sistema bera demostratu, haurtxo eta haur txikiak sistematikoki ikertu.

Astea hau motza izan da, bi egunetan soilik izan dugu klase. Bigarren eta lauhilabeteko azken klase honetan unitate didaktikoaren aurkezpena egiteko zegoen azken taldeak egin du aurkezpena eta irakasleak bere asignaturan egin dugunetik ondorio batzuk atera ditu:

- Ikasteko:
    - Didaktika egitera ausartu behar gara.
    - Gutxiago fijatu gustatzen ez zaizkigun gauzetan eta gehiago gure alde ditugunetan.
    - Baloratu berdina eta desberdina dena zure adimenarentzat arrotza izan arren.
    - Etengabe behatu, zure barruan zein kanpoan.
    - Elkarrezagutza eta elkarlana zaindu.
- Behin eta berriz hutsetik hasi: frogatu, huts egin eta berriro hasi. Honekin batera bideo bat jarri digu non momentu honetan bizitzan eta irakaskuntzan gertatzen hari dena erakusten duena.
- Amaitzeko, didaktikaren definizioa ere eman digu: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan egiten eta gertatzen denaren kontzientzia hain zuzen.

lunes, 9 de mayo de 2016

15.ASTEA (2016/05/09-13)

Aste hau hasteko, Loczyren tertulia dialogikoekin jarraitu dugu. Jarraitzeko, gure buruari buruzko autoebaluaketa eta ikasgaiari buruzko gure iritzia eta nola izan den hitzegin dugu irakaslearen iritziarekin bateratuz. Bere ustez, irakasgai honek zenbait gauz irakatsi dizkigu, horien artean gure kabuz gauzak bilatzea eta irakasgaia aurrera eramatea. 

Gure kabuz lana egiteaz gain, irakaslearen ustez irakasgai honekin arazo baten aurrean irtenbideak aurkitzen ikasi dugu, ikasleen arteko harremanak hobetu ditugu, egindako bolggaren helburua ikasgelan egindakoaren hausnarketa da, didaktika egiteko aitzaki bat hain zuzen. 

Gure ustez (ikasleen ustez) berriz, irakasleak erabilitako metodologia ezberdina izan dela uste dugu eta batzuetan horrek arazoak sortu dizkigu egin behar genituen gauzak nola egin ez genekielako eta erantzuna aurkitzea oso zaila egin zaigulako.

Astearekin bukatzeko inkesta bat bete dugu nun irakaslearen papera eta baita ere gure papera ikasle bezala ebaluatu dugun. Azkenik, unitate didaktikoaren aurkezepenak izan ditugu.

Aurkezpen horien artean gurea egin dugu eta unitate didaktikoa egiteko aukeratutako gaia "etxea" izan da. Aurkezpenean esan bezala, zailtasun gutxi batzuk izan genituen lana aurrera atera ahal izateko, baina modulu laneko gaia hartuta eta beste ikaskideen aurkezpenen laguntzarekin ondo ateratzea lortu dugu azkenean.





lunes, 2 de mayo de 2016

14.ASTEA (2016/05/02-06)

Aste hau hasteko, tertulia dialogikoarekin jarraitu dugu. Irakurritako orrialdeetatik (37-40/41 orrialdeak) hauek izan dira ateratako ideia nagusiak:
 

- Umea da aurrera pausoa noiz egin nahi duen erabakitzen duena.
-"Se busca el placer en los aprendizajes".
- Arreta, behaketaren garrantzia (Fernandok hitzaldian honetaz hitz egin zuen, hau landu behar dela esanez).
- Hauek dira hezitzailearen ezaugarriak: haurraren parte-hartze aktiboa bilatzen du, haurrari zer egingo dion kontatzen dio eta objektuak edo dituen baliabideak zeintzuk diren azaltzen du.
- "Se invita a que tomen conciencia". 

13.ASTEA (2016/04/25-27)

Aste honetan Loczy-ren tertulia dialogikoarekin jarraitu dugu.

12.ASTEA (2016/04/18-22)

Klasean Fernandok egindako hitzaldiari buruzko idei batzuk idaztea eskatu digu eta hauek izan dira nik jarritakoak:
- Fernando ostiralean (apirilak 15) etorri zen guri berria eta oso interesgarria izan zen klase bat ematera.
- Ametsei buruz eta haien esanahiei buruz hitz egin zuen. Horrez gain ere ametsaren eta bigiliaren arteko ezberdintasuna azaldu zigun.
- Jakintzaren inguruan ere hitz egin zuen eta horrekin lotuta txanoari buruzko txiste bat egin zuen.

Guk gure ideiak idatzi ondoren írakasleak bere ideiak aurkeztu dizkigu:
- Pentsamendua argazki bat da.
- Experientziaren garrantzia.
- "La mente es una cualidad".
- "Conocer no es lo mismo que saber".
- Behaketa egiten irakatsi.
- Esperientzia eta autoritatea berdina dira.
- "Mundo de complacencia no de investigación".
- "La razón es para general seguridad".
- Ez gaude ohituta izaten gero buruak definitzeko.
- "Siendo surge la experiencia del conocimiento".

lunes, 25 de abril de 2016

11.ASTEA (2016/04/11-15)

Aste honetan Fernando etorri da guri erlajazio klase bat ematera. Bertatik hainbat ideia jaso ditut:
- Adimena honela definitu zuen Fernandok: gaitasun bat da, zerbait materiala, expresatzen duen zerbait. Interpretatzeko funtzioa dauka. Adimenak errealitatea interprettzen du, pertsona dagoen moduaren arabera.
- Kontzientzia gizakiari hiru gauza ematen dizkion gaitasuna da eta bi egoeretan aurki dezakegu: bigilian eta ametsetan. 




10.ASTEA (2016/04/04-08)

Aste honetan hainbat power point ikusi ditugu, haietan hau agertzen zen:
- Proiektu bidez lan egitea ez da "proiektuak egitea" (Ainhoa Ezeizaren aurkezpenetik).
- Proiektuetan oinarrituta ikaskuntza ez da "postrea" "jaki nagusia" baizik. (Buck Institute for Education BIE).

Honez gain, hurrengo bideoa ikusi dugu:


Bideo honetan Nekanek hainbat ideia aurkezten ditu:
Arrankundiaga eskola lehen hezkuntzan oinarritzen da. Hirugarren eskola txikietako esperientzia pedagogikoak hartzen ditu barne. Nekanek azaltzen du Ariatzan gende gutxi dagoenez, adin ezberdineko ikasleak daude gela berdinean, horren helburua da nola gauzatzen den hizkuntza arloan azaltzea proiektuetan oinarrituta. Proiektuen garapena berdina da haur hezkuntza eta lehen hezkuntza mailan, haien arteko koordinazioa lortuz.
Zer dira beraientzat proiektua; beraien helburua errealitatea ulertzea da hori lortzeko ikerkuntza martxan jartzen da. Proiektua egiterakoan kontuan hartzen dena da haurrak kontzeptu baten barnean lan egiten duten ala ez.
Umeek helburu bat dute eta proiektu honen bidez lortzen laguntzen diete.
Proiektu bat garatu behar denean askotan sortzen da testu bat ekoizteko beharra.
Aste honetako asteartean, bideo bat ikusi genuen ere.





Bideo honetan haurrak agertzen dira zenbait ariketa egiten eta hainbat irakasle agertzen dira haurrei eta beraiei garapena nola ematen den azaltzen.
Irakasle hauen ustez haurrek espazio egokia behar dute garatu ahal izateko, irakasleek era globalean ikusten dute eta irakaslearen eta haurraren arteko harremana hobetzeko hainbat ekintza ere egiten dituzte (ipuinen bidez, abestiak,...).
Jatorduak haurrentzat behar boilogikoak hasetzeko egiten dute eta haurren eta irakasleen arteko harremana hobetzeko oso momentu ona da. Horrez gain ikasleek zapore eta testura ezberdinak ikasten dituzte.
Loaldi momentuak haurrari indar berriak emango dizkio eta momentu hau lasaia izan behar da.


 

Azkenik, "Neuroeducacion: por otra escuela" izeneko bideoa ikusi dugu. 










lunes, 18 de abril de 2016

9.ASTEA (2016/03/21-23)

Unitate didaktikoaren ezaugarriak azaldu dizkigu irakasleak:
- Gehienez 20 orrialdeko unitate didaktikoa izan behar da. (Horren barruan bibliografia sartuta)
- Apirilak 25erako
- Lau jarduera azaldu edo garatu behar dira.
- Portada egin behar da.

Honez gain, blogga ere ebaluatzeko hainbat irizpide azaldu dizkigu:


  • Sarrera kopurua (aste bakoitzeko bat gutxienez).
  • Sarreren kalitatea: hausnarketa egokiak dira klasean landu dugunarekin konparatuta.
  • Klasean landutako gaiak, prozedurak eta jarrerak, eta eGelan dagoen informazioa kontutan hartzen da.
  • Informazio osagarria txertatzen da zalantzak eta galderak jasoz  eta norberaren ikaskuntza prozesuaren inguruko hausnarketa egiten da. Hau da, ikaslearen prozesuaren eta iritzien adierazlea da.
  • Antolakuntza eta argitasuna: etiketen erabilera egokia, hau da, 4-5 etiketa sarrera bakoitzeko eta gaiak ondo identifikatzen dira (didaktika, haur hezkuntza,  klasean aztertutako beste zenbait gai,…).
  • Informazioa nondik hartzen den aipatzen da (ziten bitartez,…).
  • Ikaskuntzarako trebetasunak, ardura eta inplikazioa erakusten du. Autoebaluaketarako gaitasuna erakusten du.
  • Modu egokian idatzita dago eta ez du ortografía edo gramatika akatsik.



8.ASTEA (2016/03/14-18)

Lehenengo taldeak unitate didaktikoaren aurkezpena egin du. Esan behar dut talde honen arukezpena oso lagungarria izan zaigula bai gure taldeari eta baita ere beste taldekideei unitate didaktiko bat nola egiten den jakiteko eta gurea ondo prestatu ahal izateko.

7. ASTEA (2016/03/07-11)

Aste honi asiera emateko, klasean hainbat ariketa egin ditugu. Haietako batzuk begiak itxirik egin ditugu eta ondoren hainbat galdera eta jarduera egin ditugu horrekin lotuta.
1) Jakintza indibiduala eta kolektiboarekin konektatzeko ESPERIENTZIA baten proposamena.
2) Zer da zuretzat ikastea?
             - Zein da zure ikaskuntza-motorra?
             - Non kokatuko zenuke zure gorputzean?
             - Eta umeen ikaskuntza-motorra?
             - Zer da irakasle izatera bultzatzen zaituena?
             - Irudikatu eta jarri arreta agertutako irudian.

* Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera.

Jarduera eta galdera hauei erantzuteaz gain, bideo bat ere ikusi genuen.


Bideo honetan agertzen diren ideietako batzuk hauek izango lirateke:
- Fantasia errealitatetik aldentzen gaituena da.
- Beste errealitate bat sortzeko era ezebrdinak bilatu behar dira.
- Irudimena erabiltzen dugu gustatuko litzaigukena zer den jakiteko eta horrekin errealitate berri bat sortu ahal izateko.
- Zer egin dezakegu bizitzak errealitate berria sortzeko aukera ematen digunean?
- Orain dela denboraldi batetik garrantzi gehien ematen zaiona adimenari da, baina kasu askotan ikus daiteke ikasketak ez dituzten pertsonek arrakasta haundia dutela.
- Errealitate berria sortzeko lehen pausoa emateko fedea eta pasioa dira bi elementu garrantzitsuenak.
- Adimenak dauzkagun neuronekin du lotura.

Amaitzeko, irakaselak bideoan agertutako hainbat esaldi euskerara pasatu eta azaldu dizkigu, ikaskuntza-prozesuaren oinarri posible bat erakutsi digu eta amaitzeko testu bat irakurri digu guk begiak itxita genituela. 


sábado, 12 de marzo de 2016

6.ASTEA (2016/02-03/29-04)




"Maestro de la postura" izeneko bideo bat ikusi dugu. Bertan, umeak egiten duen garapenaren prozesua ikus daiteke. 

Bideo honetaz gain, Izaskun Camiñas-en teknografia izeneko bideoa ikusi dugu. Bertan, neskak haurra zeneko audio batzuk agertzen dira.





Amaitzeko, "Lockzy, un hogar para crecer" izeneko dokumentala ikusten hasi gara. Hauek dira bertatik ateratako idei nagusiak:
- Gaur egun gurasoek bere haurrei muxuak eta besarkaadak ematea onartzen da, hori maitasuna dela aintzakotzat hartzen dute.
- Irakasle bat agertzen da esanez berak bere ikasleei ez dizkielamjxuak eta besarkadak ematen, baina keinuen bidez adierazten die maitasuna (burua lastanduz adibidez)
- Bertan agertzen den irakaslearen hitzetan errespetua maitasuna bezain garrantzitsua da. Oso garrantzitsua da haurrak etxetik ekartzen duten heziketa hiru urtera iritsi baina lehenago.
- Hiru urtera iritsi baina lehenago oso garrantzitsua da errespetatzen jakitea, adin hortatik aurrera oso zaila da eta erakustea.
- Umeak lotara joaten direnean irakasleak umeen kuadernoetan idazten du nolako portaera izan duen ume horrek egunean zehar.
- Hainbat irakasle biltzen dira umearen sufrimenduaz hitz egiteko eta haien proposamenak egoera horiei aurre egiteko zein diren esaten dute eta haien artean ideia onenak zein diren esaten dute.


Hiru bideo hauez gain, klsean ere hainbat diapositiba ikusi ditugu. Horietan agertzen diren ideiak edo informazioa hurrengoa da:
Behaketaren garrantzia. BEGIRADA eta ENTZUKETA AKTIBOA.
Umeak esperimentatzeko beharra du eta bere lana egiten du.
Esperimentazioa. Helduaren rola zein da? Narratzen dio umeari zer gertatzen ari den, eta zer egiten ari den.
Zer da zaintza eta zer aportatzen du? Zer aportatzen du humanitatearen ikuspegitik? Zer da zaintzaren kontrakoa? Nekea, janari txarra, zikinkeria, ... psikea joaten da eta ez da berriro itzultzen.
Artelan bat humanitatearen zerbitzura. Irakasleen bilera kasuen inguruan hitzegiten, irakurketa eta irtenbideak bilatzen.
"Ezinezko aukera bihurtu, aukera erraza egin eta erraza dotore" (Moshe Feldenkrais).

lunes, 29 de febrero de 2016

5.ASTEA (2016/02/22-26)


Bostgarren aste honetan, "hazteko Haur eskola eta didaktika bat.." izeneko bideoa ikusi dugu. Bertatik hainbat ideia jaso ditut eta irakasleak ere hainbat galdera egin dizkigu. Galdera horiek hauek izan dira:

- Zer da didaktika?
- Nola ulertzen ditugu ikasketa prozesuak? Eta nola planifikatzen dira?




Bideo honetan hainbat guraso eta irakasle agertzen dira guraso-eskolak nolakoak diren azaltzen eta hauek dira bertan ikus ditzazkegun ideiak eta ikuspegiak:
Espazio libreetan eta naturan hasten dira irteerak egiten. 50eko hamarkadatik aurrera aldaketa bat ematen da, orain ikusten duguna zientifikoki iker dezakegu. 
Haurrek diote haientzat konfiantza ama, aita, amona eta aitona direla eta konfiantza etxean eta etxerako dela. Gaur egun, familiek laguntzak behar dituzte, gurasoak lanean daudelako. Haientzat garrantzitsuena bere haurren heziketa da. 
Guraso eskolan gurasoek segurtasun bat irabazten dute eta hori haien haurrei transmititzen zaie positiboki. Gurasoek eta hezitzaileek erlazio on bat eta konfiantza askorekin eduki behar dute.
"Acomodar los objetivos a los recursos", hau da, lortu nahi diren helburuak dauzkagun gauzetara moldatu behar ditugula esan nahi duen esaldi hau garrantzitsua da didaktikan.

Hauek dira bideo honetako gauza garrantzitsuenak edo aipagarrienak:

- Haurra da erdigunea.
- Haurrak jartzen ditu mugak eta ez irakasleek.
- Egoera ezberdinak sortzen dituzte umearen garapena sustatzeko (autoestimua).
- Guraso eskolen garrantzia gurasoen eta eskolaren arteko elkarrizketa.
- Helburuak baliabideetara egokitzea.
- Lan proiektuak umeen interesetik abiatzen eta gaiari buruz zer dakiten jakitea.
- Espazio eta baliabideak garrantzi handia dute.
- Espazioak arkitektonikoki umeen behar eta garapena egokituta daude.
- Adin ezberdinetako umeak daude eta elkarren arteko irakaskuntza-ikaskuntza bultzatzen da.
- Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak markatzen du erritmoa eta gurasoak ere sar daitezke klasera .
- Ez gara intrusoak eta elkarrekin lanean gaude umearen garapena sustatzeko.
- Umeek erreferentzia pertsona ezberdinak dauzkate.
- Irakaslearen rolek behartzea, laguntzea.
- Irakasleak umearen zerbitzura daude.
- Irakaslea da behatzaile, sortzaile eta bideratzailea.
- Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko teknikak dira. Egiten dituzten planifikazio guztiak horri lotuta daude.
- Haurraren autonomia lantzen da.
- Kooperazioa, integrazioa eta errespetua garatzen eta lantzen dira berdinen arteko harremanetan.



4.ASTEA (2016/02/15-19)

Aste honetan curriculumari begirada kaleidoskopikoa izeneko hainbat galdera proposatu dizkigu irakasleak, galdera horiek hurrenogokoak dira:

1) Zein da momentu honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Haur hezkuntzan indarrean dagoen curriculumean? eta estatu mailan?

 Euskal Autonomia Erkidegoan eziberri dago eta estatu mailan berriz, LOMCE.


2) Zer da curriculuma? Nola jartzen da harremanean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuekin? zeintzuk dira curriculumaren zehatapen mailak? Zer mailatan dago eskolako heziketa proiektua? Eta unitate didaktikoak?

Curriculuma: Ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.

3) Nola dago estrukturatua curriculuma? Zeintzuk dira xedapen orokorrak?

4) Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak? Ze harremana dute Haur Hezkuntzako etaparekin? Zertarako oinarrizko konpetentziak eta diziplinen oinarrizko konpetentziak?

Galdera hauetako batzuk klasean erantzun ditugu gure kabuz, irakaslearen laguntzarik gabe. Besteak klasean garatzen joango gara gutxinaka irakalsearen laguntzaz.