jueves, 19 de mayo de 2016

AZKEN HAUSNARKETA

Jarraian, bloggean astero igotako informazio laburtua aurkeztuko dut: 

1.ASTEA:

 Sarrera honetan, nire bloggeko sarrera bat agertzen da non ongietorria eta zer txertattuko dudan agertzen den.
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/02/ongi-etorri-nire-bloggera-bertan.html
 

2.ASTEA:

Aste honetan Francesco Tonucci-ri buruzko informazioa eta ikusitako bere bideo guztietatik lehenengo biak ikusi genituen.
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/02/francesco-tonucci-una-educacion.html
 
3.ASTEA:

Aste honetan lehengo astean ikusitako Francesco Tonucci-ren bi bideon jarraipena ikusi genuen (beste bi bideo). Horrez gain irakasleak hainbat galdera egin zizkigun erreflexionatzeko eta amaitzeko, curriculumaren hainbat zati aztertu genituen eta mapa kontzeptual bat egin genuen.

4.ASTEA:

Aste honetan curriculumari begirada kaleidoskopikoa egin genion, curriculuma ezagutzen ez genuenez oso lagungarria izan zitzaiguna. Horrez gain irakasleak gaiari lotutako hainbat galdera egin zizkigun eta horietako batzuk laguntza gabe klasean erantzun genituen eta beste batzuk hurrengo egunetan erantzuten joan ginen irakaslearen laguntzarekin.

5.ASTEA:

 Bideo bat ikusi genuen aste honetan "hazteko haur eskola eta didaktika bat" izenekoa. Horrez gain, irakasleak bi galdera egin zizkigun gaia nola ezagutzen genuen jakiteko:
- Zer da didaktika?
- Nola ulertzen ditugu ikasketa prozesuak? Eta nola planifikatzen dira?
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/02/bostgarren-aste-honetan-hazteko-haur.html

6.ASTEA:

Aste honetan "maestro de la postura" izeneko bideoa ikusi genuen eta "Loczy un hogar para crecer" ikusten hasi ginen eta haurraren behaketaren garrantziaz, esperimentatzeko beharraz eta zaintzaz hitz egiten zuten diapositibak ikusi genituen.
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/03/6astea.html
 
7.ASTEA:

Aste honetan ariketa batzuk egin genituen klasean, horietako batzuk begiak itxita egin genituen, "construyendo tu sueño" izeneko bideoa ikusi genuen eta irakasleak testu bat irakurri zigun guk begiak itxita geneuzkan bitartean. Testu horrek asko erlaxatu zigun eta asko gustatu zitzaidan.

8.ASTEA:

Aste honetan lehenengo taldearen unitate didaktikoaren aurkezpena izan zen garrantzitsuena. Horren laguntzaz, guk gure unitate didaktikoaren lana aurrera ateratzeko laguntza eman zigun eta.
9.ASTEA:

 Aste honetan unuitate didaktikoaren ezaugarriak azaldu zizkigun irakasleak eta blogga ebaluatzeko jarraituko zituen irizpideak azaldu zizkigun.
10.ASTEA:

 Aste honetan hainbat power point ikusi genituen, zenbait bideo ere (horien artean interesgarrienak "haurreskolak bideoa 2015" izenekoa eta "neuroeducacion: por otra escuela" izenekoa).
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/04/10astea.html
 
11.ASTEA:

Aste honetan Fernandoren hitzaldia eduki genuen. Esan beharra daukat hitzaldi hau asko gustatu zitzaidala, lauhilabetean egindako gauza interesgarriena iruditu zitzaidan eta gauza berri asko ikasi nituen etorkizunerako lagungarriak izango zaizkidanak.
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/04/11astea.html
 
12.ASTEA:

 Aste honetan Fernandok aurrekoan egindako hitzaldiko ideia batzuk aurkeztu genizkion irakasleari eta ondoren berak erakutsi zizkigun berak atera zituenak.

13.ASTEA:

Aste honetan Loczy-ren tertulia dialogikoekin jarraitu genuen.

14.ASTEA:

Aste honetan Loczy-ren tertulia dialogikoekin jarraitu genuen.
15.ASTEA:

Aste honetan Loczy-ri buruz azken aldiz hitz egin genuen, lauhilabete hoentako autoebaluaketa bat egin genuen, irakasgaiari buruzko iritzia eman genuen, inkesta bat bete genuen, inkesta bat bete genuen eta gure unitate didaktikoaren aurkezpena egin genuen (etxea).
 http://didaktikaorokorraaneblog.blogspot.com/2016/05/15astea-20160509.html
 
16.ASTEA:

Azken aste honetan Elena Herrane hitzaldia eduki genuen, unitate didaktikoaren azken aurkezpena eta irakasleak lauhilabete honetatik ateratako ondorioak aurkeztu zizkigun gure iritzia jakiteko eta baita ere lauhilabete honi bukaera bat emateko.


HAUSNARKETA OROKORRA:

Blogg honi bukaera emateko, hausnarketa orokor bat egin dut.
Hausnarketa hau hasteko esanbeharra daukat lehenengo aldia izan dela blogg bat egiten dudala. Honekin jarraituz, hasieran ez nekien nundik hasi baina nire ikaskideei galdetuz azkenean nola osatzen den ikasi nuen. 
Blogg honetan klasean egindako gehiengoa eta bideo batzuen hausnarketak agertzen dira, niri gustatu zaizkidanak.
Lan honekin gauza asko ikasi ditut eta nahiz eta lehen esan bezala hasieran zaila izan, azkenean asko gustatu zait.
Eskerrik asko irakurtzeagatik eta espero dut gustokoa izatea!





16.ASTEA (2016/05/16-18)

Aste hau hasteko, Elena Herran izeneko irakasle bat hitzaldi bat ematera etorri da. Oso interesgarria iruditu zait eta gauza asko ikasi ditut ere. Bertatik ateratako ideiak hauek izan dira:

Hitzaldian Elenak galdera bat egin zigun bertan geuden ikasle guztiei: Zuek nola uste duzue 0-3 arteko haurrak hezi behar direla? Galdera honekin hainbat erantzun egon ziren. Batzuek, banaka hezi behar direla esan dute eta beste batzuk berriz taldean hezi behar direla.
Erantzun hauen aurrean elenak azaldu digu arazo bat dagoela gure hezteko eran. Taldean lan egiten hastean familietan aplikatutako printzipio berdinak aplikatu behar dira, hezkuntza sistema bera demostratu, haurtxo eta haur txikiak sistematikoki ikertu.

Astea hau motza izan da, bi egunetan soilik izan dugu klase. Bigarren eta lauhilabeteko azken klase honetan unitate didaktikoaren aurkezpena egiteko zegoen azken taldeak egin du aurkezpena eta irakasleak bere asignaturan egin dugunetik ondorio batzuk atera ditu:

- Ikasteko:
    - Didaktika egitera ausartu behar gara.
    - Gutxiago fijatu gustatzen ez zaizkigun gauzetan eta gehiago gure alde ditugunetan.
    - Baloratu berdina eta desberdina dena zure adimenarentzat arrotza izan arren.
    - Etengabe behatu, zure barruan zein kanpoan.
    - Elkarrezagutza eta elkarlana zaindu.
- Behin eta berriz hutsetik hasi: frogatu, huts egin eta berriro hasi. Honekin batera bideo bat jarri digu non momentu honetan bizitzan eta irakaskuntzan gertatzen hari dena erakusten duena.
- Amaitzeko, didaktikaren definizioa ere eman digu: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan egiten eta gertatzen denaren kontzientzia hain zuzen.

lunes, 9 de mayo de 2016

15.ASTEA (2016/05/09-13)

Aste hau hasteko, Loczyren tertulia dialogikoekin jarraitu dugu. Jarraitzeko, gure buruari buruzko autoebaluaketa eta ikasgaiari buruzko gure iritzia eta nola izan den hitzegin dugu irakaslearen iritziarekin bateratuz. Bere ustez, irakasgai honek zenbait gauz irakatsi dizkigu, horien artean gure kabuz gauzak bilatzea eta irakasgaia aurrera eramatea. 

Gure kabuz lana egiteaz gain, irakaslearen ustez irakasgai honekin arazo baten aurrean irtenbideak aurkitzen ikasi dugu, ikasleen arteko harremanak hobetu ditugu, egindako bolggaren helburua ikasgelan egindakoaren hausnarketa da, didaktika egiteko aitzaki bat hain zuzen. 

Gure ustez (ikasleen ustez) berriz, irakasleak erabilitako metodologia ezberdina izan dela uste dugu eta batzuetan horrek arazoak sortu dizkigu egin behar genituen gauzak nola egin ez genekielako eta erantzuna aurkitzea oso zaila egin zaigulako.

Astearekin bukatzeko inkesta bat bete dugu nun irakaslearen papera eta baita ere gure papera ikasle bezala ebaluatu dugun. Azkenik, unitate didaktikoaren aurkezepenak izan ditugu.

Aurkezpen horien artean gurea egin dugu eta unitate didaktikoa egiteko aukeratutako gaia "etxea" izan da. Aurkezpenean esan bezala, zailtasun gutxi batzuk izan genituen lana aurrera atera ahal izateko, baina modulu laneko gaia hartuta eta beste ikaskideen aurkezpenen laguntzarekin ondo ateratzea lortu dugu azkenean.





lunes, 2 de mayo de 2016

14.ASTEA (2016/05/02-06)

Aste hau hasteko, tertulia dialogikoarekin jarraitu dugu. Irakurritako orrialdeetatik (37-40/41 orrialdeak) hauek izan dira ateratako ideia nagusiak:
 

- Umea da aurrera pausoa noiz egin nahi duen erabakitzen duena.
-"Se busca el placer en los aprendizajes".
- Arreta, behaketaren garrantzia (Fernandok hitzaldian honetaz hitz egin zuen, hau landu behar dela esanez).
- Hauek dira hezitzailearen ezaugarriak: haurraren parte-hartze aktiboa bilatzen du, haurrari zer egingo dion kontatzen dio eta objektuak edo dituen baliabideak zeintzuk diren azaltzen du.
- "Se invita a que tomen conciencia". 

13.ASTEA (2016/04/25-27)

Aste honetan Loczy-ren tertulia dialogikoarekin jarraitu dugu.

12.ASTEA (2016/04/18-22)

Klasean Fernandok egindako hitzaldiari buruzko idei batzuk idaztea eskatu digu eta hauek izan dira nik jarritakoak:
- Fernando ostiralean (apirilak 15) etorri zen guri berria eta oso interesgarria izan zen klase bat ematera.
- Ametsei buruz eta haien esanahiei buruz hitz egin zuen. Horrez gain ere ametsaren eta bigiliaren arteko ezberdintasuna azaldu zigun.
- Jakintzaren inguruan ere hitz egin zuen eta horrekin lotuta txanoari buruzko txiste bat egin zuen.

Guk gure ideiak idatzi ondoren írakasleak bere ideiak aurkeztu dizkigu:
- Pentsamendua argazki bat da.
- Experientziaren garrantzia.
- "La mente es una cualidad".
- "Conocer no es lo mismo que saber".
- Behaketa egiten irakatsi.
- Esperientzia eta autoritatea berdina dira.
- "Mundo de complacencia no de investigación".
- "La razón es para general seguridad".
- Ez gaude ohituta izaten gero buruak definitzeko.
- "Siendo surge la experiencia del conocimiento".

lunes, 25 de abril de 2016

11.ASTEA (2016/04/11-15)

Aste honetan Fernando etorri da guri erlajazio klase bat ematera. Bertatik hainbat ideia jaso ditut:
- Adimena honela definitu zuen Fernandok: gaitasun bat da, zerbait materiala, expresatzen duen zerbait. Interpretatzeko funtzioa dauka. Adimenak errealitatea interprettzen du, pertsona dagoen moduaren arabera.
- Kontzientzia gizakiari hiru gauza ematen dizkion gaitasuna da eta bi egoeretan aurki dezakegu: bigilian eta ametsetan.