Aste honetan Fernando etorri da guri erlajazio klase bat ematera. Bertatik hainbat ideia jaso ditut: - Adimena honela definitu zuen Fernandok: gaitasun bat da, zerbait materiala, expresatzen duen zerbait. Interpretatzeko funtzioa dauka. Adimenak errealitatea interprettzen du, pertsona dagoen moduaren arabera. - Kontzientzia gizakiari hiru gauza ematen dizkion gaitasuna da eta bi egoeretan aurki dezakegu: bigilian eta ametsetan.
Aste honetan hainbat power point ikusi ditugu, haietan hau agertzen zen:
- Proiektu bidez lan egitea ez da "proiektuak egitea" (Ainhoa Ezeizaren aurkezpenetik).
- Proiektuetan oinarrituta ikaskuntza ez da "postrea" "jaki nagusia" baizik. (Buck Institute for Education BIE).
Honez gain, hurrengo bideoa ikusi dugu:
Bideo honetan Nekanek hainbat ideia aurkezten ditu:
Arrankundiaga eskola lehen hezkuntzan oinarritzen da. Hirugarren eskola txikietako esperientzia pedagogikoak hartzen ditu barne. Nekanek azaltzen du Ariatzan gende gutxi dagoenez, adin ezberdineko ikasleak daude gela berdinean, horren helburua da nola gauzatzen den hizkuntza arloan azaltzea proiektuetan oinarrituta. Proiektuen garapena berdina da haur hezkuntza eta lehen hezkuntza mailan, haien arteko koordinazioa lortuz. Zer dira beraientzat proiektua; beraien helburua errealitatea ulertzea da hori lortzeko ikerkuntza martxan jartzen da. Proiektua egiterakoan kontuan hartzen dena da haurrak kontzeptu baten barnean lan egiten duten ala ez. Umeek helburu bat dute eta proiektu honen bidez lortzen laguntzen diete. Proiektu bat garatu behar denean askotan sortzen da testu bat ekoizteko beharra. Aste honetako asteartean, bideo bat ikusi genuen ere.
Bideo honetan haurrak agertzen dira zenbait ariketa egiten eta hainbat irakasle agertzen dira haurrei eta beraiei garapena nola ematen den azaltzen.
Irakasle hauen ustez haurrek espazio egokia behar dute garatu ahal izateko, irakasleek era globalean ikusten dute eta irakaslearen eta haurraren arteko harremana hobetzeko hainbat ekintza ere egiten dituzte (ipuinen bidez, abestiak,...).
Jatorduak haurrentzat behar boilogikoak hasetzeko egiten dute eta haurren eta irakasleen arteko harremana hobetzeko oso momentu ona da. Horrez gain ikasleek zapore eta testura ezberdinak ikasten dituzte.
Loaldi momentuak haurrari indar berriak emango dizkio eta momentu hau lasaia izan behar da.
Azkenik, "Neuroeducacion: por otra escuela" izeneko bideoa ikusi dugu.
Unitate didaktikoaren ezaugarriak azaldu dizkigu irakasleak: - Gehienez 20 orrialdeko unitate didaktikoa izan behar da. (Horren barruan bibliografia sartuta) - Apirilak 25erako - Lau jarduera azaldu edo garatu behar dira. - Portada egin behar da. Honez gain, blogga ere ebaluatzeko hainbat irizpide azaldu dizkigu:
Sarrera kopurua (aste bakoitzeko bat gutxienez).
Sarreren kalitatea:
hausnarketa egokiak dira klasean landu dugunarekin konparatuta.
Klasean landutako gaiak,
prozedurak eta jarrerak, eta eGelan
dagoen informazioa kontutan hartzen
da.
Informazio osagarria
txertatzen da zalantzak eta galderak jasoz eta norberaren ikaskuntza
prozesuaren inguruko hausnarketa egiten
da. Hau da, ikaslearen prozesuaren eta iritzien adierazlea da.
Antolakuntza eta argitasuna: etiketen
erabilera egokia, hau da, 4-5 etiketa sarrera bakoitzeko eta gaiak ondo
identifikatzen dira (didaktika, haur hezkuntza, klasean aztertutako beste zenbait gai,…).
Informazioa
nondik hartzen den aipatzen da (ziten bitartez,…).
Ikaskuntzarako trebetasunak, ardura eta
inplikazioa erakusten du. Autoebaluaketarako gaitasuna erakusten du.
Modu
egokian idatzita dago eta ez du ortografía edo gramatika akatsik.
Lehenengo taldeak unitate didaktikoaren aurkezpena egin du. Esan behar dut talde honen arukezpena oso lagungarria izan zaigula bai gure taldeari eta baita ere beste taldekideei unitate didaktiko bat nola egiten den jakiteko eta gurea ondo prestatu ahal izateko.
Aste honi asiera emateko, klasean hainbat ariketa egin ditugu. Haietako batzuk begiak itxirik egin ditugu eta ondoren hainbat galdera eta jarduera egin ditugu horrekin lotuta. 1) Jakintza indibiduala eta kolektiboarekin konektatzeko ESPERIENTZIA baten proposamena. 2) Zer da zuretzat ikastea? - Zein da zure ikaskuntza-motorra? - Non kokatuko zenuke zure gorputzean? - Eta umeen ikaskuntza-motorra? - Zer da irakasle izatera bultzatzen zaituena? - Irudikatu eta jarri arreta agertutako irudian. * Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera. Jarduera eta galdera hauei erantzuteaz gain, bideo bat ere ikusi genuen.
Bideo honetan agertzen diren ideietako batzuk hauek izango lirateke:
- Fantasia errealitatetik aldentzen gaituena da.
- Beste errealitate bat sortzeko era ezebrdinak bilatu behar dira.
- Irudimena erabiltzen dugu gustatuko litzaigukena zer den jakiteko eta horrekin errealitate berri bat sortu ahal izateko.
- Zer egin dezakegu bizitzak errealitate berria sortzeko aukera ematen digunean?
- Orain dela denboraldi batetik garrantzi gehien ematen zaiona adimenari da, baina kasu askotan ikus daiteke ikasketak ez dituzten pertsonek arrakasta haundia dutela.
- Errealitate berria sortzeko lehen pausoa emateko fedea eta pasioa dira bi elementu garrantzitsuenak.
- Adimenak dauzkagun neuronekin du lotura.
Amaitzeko, irakaselak bideoan agertutako hainbat esaldi euskerara pasatu eta azaldu dizkigu, ikaskuntza-prozesuaren oinarri posible bat erakutsi digu eta amaitzeko testu bat irakurri digu guk begiak itxita genituela.