lunes, 29 de febrero de 2016

5.ASTEA (2016/02/22-26)


Bostgarren aste honetan, "hazteko Haur eskola eta didaktika bat.." izeneko bideoa ikusi dugu. Bertatik hainbat ideia jaso ditut eta irakasleak ere hainbat galdera egin dizkigu. Galdera horiek hauek izan dira:

- Zer da didaktika?
- Nola ulertzen ditugu ikasketa prozesuak? Eta nola planifikatzen dira?




Bideo honetan hainbat guraso eta irakasle agertzen dira guraso-eskolak nolakoak diren azaltzen eta hauek dira bertan ikus ditzazkegun ideiak eta ikuspegiak:
Espazio libreetan eta naturan hasten dira irteerak egiten. 50eko hamarkadatik aurrera aldaketa bat ematen da, orain ikusten duguna zientifikoki iker dezakegu. 
Haurrek diote haientzat konfiantza ama, aita, amona eta aitona direla eta konfiantza etxean eta etxerako dela. Gaur egun, familiek laguntzak behar dituzte, gurasoak lanean daudelako. Haientzat garrantzitsuena bere haurren heziketa da. 
Guraso eskolan gurasoek segurtasun bat irabazten dute eta hori haien haurrei transmititzen zaie positiboki. Gurasoek eta hezitzaileek erlazio on bat eta konfiantza askorekin eduki behar dute.
"Acomodar los objetivos a los recursos", hau da, lortu nahi diren helburuak dauzkagun gauzetara moldatu behar ditugula esan nahi duen esaldi hau garrantzitsua da didaktikan.

Hauek dira bideo honetako gauza garrantzitsuenak edo aipagarrienak:

- Haurra da erdigunea.
- Haurrak jartzen ditu mugak eta ez irakasleek.
- Egoera ezberdinak sortzen dituzte umearen garapena sustatzeko (autoestimua).
- Guraso eskolen garrantzia gurasoen eta eskolaren arteko elkarrizketa.
- Helburuak baliabideetara egokitzea.
- Lan proiektuak umeen interesetik abiatzen eta gaiari buruz zer dakiten jakitea.
- Espazio eta baliabideak garrantzi handia dute.
- Espazioak arkitektonikoki umeen behar eta garapena egokituta daude.
- Adin ezberdinetako umeak daude eta elkarren arteko irakaskuntza-ikaskuntza bultzatzen da.
- Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak markatzen du erritmoa eta gurasoak ere sar daitezke klasera .
- Ez gara intrusoak eta elkarrekin lanean gaude umearen garapena sustatzeko.
- Umeek erreferentzia pertsona ezberdinak dauzkate.
- Irakaslearen rolek behartzea, laguntzea.
- Irakasleak umearen zerbitzura daude.
- Irakaslea da behatzaile, sortzaile eta bideratzailea.
- Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko teknikak dira. Egiten dituzten planifikazio guztiak horri lotuta daude.
- Haurraren autonomia lantzen da.
- Kooperazioa, integrazioa eta errespetua garatzen eta lantzen dira berdinen arteko harremanetan.



4.ASTEA (2016/02/15-19)

Aste honetan curriculumari begirada kaleidoskopikoa izeneko hainbat galdera proposatu dizkigu irakasleak, galdera horiek hurrenogokoak dira:

1) Zein da momentu honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Haur hezkuntzan indarrean dagoen curriculumean? eta estatu mailan?

 Euskal Autonomia Erkidegoan eziberri dago eta estatu mailan berriz, LOMCE.


2) Zer da curriculuma? Nola jartzen da harremanean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuekin? zeintzuk dira curriculumaren zehatapen mailak? Zer mailatan dago eskolako heziketa proiektua? Eta unitate didaktikoak?

Curriculuma: Ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.

3) Nola dago estrukturatua curriculuma? Zeintzuk dira xedapen orokorrak?

4) Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak? Ze harremana dute Haur Hezkuntzako etaparekin? Zertarako oinarrizko konpetentziak eta diziplinen oinarrizko konpetentziak?

Galdera hauetako batzuk klasean erantzun ditugu gure kabuz, irakaslearen laguntzarik gabe. Besteak klasean garatzen joango gara gutxinaka irakalsearen laguntzaz.

miércoles, 17 de febrero de 2016

3.ASTEA (2016/02/08-12)







 Hauek dira Francesco Tonucci-ren hirugarren eta laugarren bideoan agertzen diren ideia nagusiak:

- Eskola mota hauetan egiten diren inbertsioak oso txikiak dira.
- Haurrek sozietatearen etorkizuna errepresentatzen dute.
- Gaur egun dauzkagun arazoei aurre egiten laguntzen digute haurrek.
- Batzuetan gurasoek eta irakasleek uste dute gauza zailak edo arraroak egiten ez baditugu, gaizki egiten ari garela.
- Haur eskola batek prestatzen du lehen hezkuntzakoa izango dena.
- Eskola batek beti eduki behar du irekia lenguaiaren aukera sorta.
- Dibertsitateak ume batek nahi duen modura espresatzea esan nahi du.
- Umeentzat hitz batek bi letra berdin baditu, ezin da hitz bat izan ("oso" hitza adibidez).
- Hiru urte baina gutxiagorekin klase sozial ezberdineko haurren arteko ezberdintasunak minimoak dira, hortik aurrera ezberdintasun horiek areagotu egiten dira.
- Eskola aurreratuenek metodoak alde batera uzten hasi dira.
- Umeek batzuetan berez egin ez dezaketen gauzak egin ahal dituzte.
- Umeek beren sentimenduak erakutsi behar dituzte eta ez dira konprometituak sentitu behar erantzun egokiagatik.
- Jokua joko ireki bat izan behar da, horrelakoa delako zientifikoen jokoa.
- Ebaluazioak neurtzearen zentzua galdu behar du.
- Umeek ez dakitenean idazten, memoria kolektibo bat egin behar da.
- Marrazkiek egilearen izena eta data eduki behar dute jarrita haurraren garapena ikusi ahal izateko.
- Espektatiba altuak eduki behar dira, konpetentziak garelako. 



Bideo hauek ikusteaz gain, irakasleak hainbat galdera egin dizkigu haietatik erreflexio batzuk atera ditzagun:

- Gure haur eskolaren eredua nolakoa da? (zer ikasten dugu? nola ikasten dugu?)
- Zein esperentzia izan ditugu? (Nola ikasi dugu haur hezkuntzan?)   
- Zein da daukagun umearen eredua? (zer planteatzen dugu umearen inguruan? nolakoa da? zer egiten dute? zer ez?)

Astea amaitzeko, curriculumaren hainbat zati aztertu ditugu eta mapa kontzeptual bat osatu ere.


2.ASTEA (2016/02/08-12)


Ikasgaiko bigarren aste honetan, Francesco Tonucciren bi bideo ikusi ditugu. Francesco Tonucci 1940.urtean Fano hirian jaiotako pentsalari, psikopedagogo eta margolari italiarra da. Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu haurrek gizartean duten paperari buruz zenbait aldizkari italiar eta atzerritarretan.
Francesco-k pedagogiako ikasketak egin zituen Milaneko ''Católica del Sagrado Corazón'' izeneko unibertsitatean.


Irakasle bezala jardun zuen hainbat urtetan zehar et 1966.urtean ikertzaile bihurtu zen ''Instituto Psicológico del Consejo Nacional de Investigación''-en. Instituto honek aurrera eraman zuen programaren helburua haurren haurren eta haurrentzat eginiko datu-base bat egitea da.

 1991.urtean bere jaioterrian proiektu bat sortu zuen ''Ciudad de los Niños'' izenekoa, nun hiri bat egiten zen haurra erreferentzi bezala hartuta. Proiektu honek arrakasta handia izan zuen eta munduko beste leku batzuetara hedatu zen.
1991.urtean azkenean ''Comité Italiano de Television y Menores''-eko presidente izendatu zuten, non haurren babesa da lantzen dutena. Honi guztiari gehitzeko ere esan daiteke ''honoris causa'' irakasle izendatu zutela Hezkuntzaren Zientziako fakultatean, Perun.

Ondoren tsertatutako bideoak dira klasean aste hauetan ikusitako eta lehen aipatutako bideoak:



martes, 2 de febrero de 2016

1.ASTEA (2016/01/25-29)

Ongi etorri nire bloggera!!
Bertan, klasean eginiko ariketak eta ikasitako kontzeptuak txertatuko ditut. Kurtsoan zehar egingo ditugun ariketak eta jorratuko ditugun gaiak azaldu ditu irakasleak. Gai eta kontzeptu horiek ikasi eta haien ezaugarrietan sakontzea eta haietaz geihago ikastea izango da lauhilabete hontako helburu nago siena.
Didaktika ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ahalbidetzen dituen eta testuinguru jakin bateko curriculuma kontuan hartuz ikaslearen formakuntza integrala xede duen zientzia da.