Aste hau hasteko, Loczyren tertulia dialogikoekin jarraitu dugu. Jarraitzeko, gure buruari buruzko autoebaluaketa eta ikasgaiari buruzko gure iritzia eta nola izan den hitzegin dugu irakaslearen iritziarekin bateratuz. Bere ustez, irakasgai honek zenbait gauz irakatsi dizkigu, horien artean gure kabuz gauzak bilatzea eta irakasgaia aurrera eramatea.
Gure kabuz lana egiteaz gain, irakaslearen ustez irakasgai honekin arazo baten aurrean irtenbideak aurkitzen ikasi dugu, ikasleen arteko harremanak hobetu ditugu, egindako bolggaren helburua ikasgelan egindakoaren hausnarketa da, didaktika egiteko aitzaki bat hain zuzen.
Gure ustez (ikasleen ustez) berriz, irakasleak erabilitako metodologia ezberdina izan dela uste dugu eta batzuetan horrek arazoak sortu dizkigu egin behar genituen gauzak nola egin ez genekielako eta erantzuna aurkitzea oso zaila egin zaigulako.
Astearekin bukatzeko inkesta bat bete dugu nun irakaslearen papera eta baita ere gure papera ikasle bezala ebaluatu dugun. Azkenik, unitate didaktikoaren aurkezepenak izan ditugu.
Aurkezpen horien artean gurea egin dugu eta unitate didaktikoa egiteko aukeratutako gaia "etxea" izan da. Aurkezpenean esan bezala, zailtasun gutxi batzuk izan genituen lana aurrera atera ahal izateko, baina modulu laneko gaia hartuta eta beste ikaskideen aurkezpenen laguntzarekin ondo ateratzea lortu dugu azkenean.


No hay comentarios:
Publicar un comentario