Aste hau hasteko, Elena Herran izeneko irakasle bat hitzaldi bat ematera etorri da. Oso interesgarria iruditu zait eta gauza asko ikasi ditut ere. Bertatik ateratako ideiak hauek izan dira:
Hitzaldian Elenak galdera bat egin zigun bertan geuden ikasle guztiei: Zuek nola uste duzue 0-3 arteko haurrak hezi behar direla? Galdera honekin hainbat erantzun egon ziren. Batzuek, banaka hezi behar direla esan dute eta beste batzuk berriz taldean hezi behar direla.
Erantzun hauen aurrean elenak azaldu digu arazo bat dagoela gure hezteko eran. Taldean lan egiten hastean familietan aplikatutako printzipio berdinak aplikatu behar dira, hezkuntza sistema bera demostratu, haurtxo eta haur txikiak sistematikoki ikertu.
Astea hau motza izan da, bi egunetan soilik izan dugu klase. Bigarren eta lauhilabeteko azken klase honetan unitate didaktikoaren aurkezpena egiteko zegoen azken taldeak egin du aurkezpena eta irakasleak bere asignaturan egin dugunetik ondorio batzuk atera ditu:
- Ikasteko:
- Didaktika egitera ausartu behar gara.
- Gutxiago fijatu gustatzen ez zaizkigun gauzetan eta gehiago gure alde ditugunetan.
- Baloratu berdina eta desberdina dena zure adimenarentzat arrotza izan arren.
- Etengabe behatu, zure barruan zein kanpoan.
- Elkarrezagutza eta elkarlana zaindu.
- Behin eta berriz hutsetik hasi: frogatu, huts egin eta berriro hasi. Honekin batera bideo bat jarri digu non momentu honetan bizitzan eta irakaskuntzan gertatzen hari dena erakusten duena.
- Amaitzeko, didaktikaren definizioa ere eman digu: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan egiten eta gertatzen denaren kontzientzia hain zuzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario