lunes, 18 de abril de 2016

7. ASTEA (2016/03/07-11)

Aste honi asiera emateko, klasean hainbat ariketa egin ditugu. Haietako batzuk begiak itxirik egin ditugu eta ondoren hainbat galdera eta jarduera egin ditugu horrekin lotuta.
1) Jakintza indibiduala eta kolektiboarekin konektatzeko ESPERIENTZIA baten proposamena.
2) Zer da zuretzat ikastea?
             - Zein da zure ikaskuntza-motorra?
             - Non kokatuko zenuke zure gorputzean?
             - Eta umeen ikaskuntza-motorra?
             - Zer da irakasle izatera bultzatzen zaituena?
             - Irudikatu eta jarri arreta agertutako irudian.

* Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera.

Jarduera eta galdera hauei erantzuteaz gain, bideo bat ere ikusi genuen.


Bideo honetan agertzen diren ideietako batzuk hauek izango lirateke:
- Fantasia errealitatetik aldentzen gaituena da.
- Beste errealitate bat sortzeko era ezebrdinak bilatu behar dira.
- Irudimena erabiltzen dugu gustatuko litzaigukena zer den jakiteko eta horrekin errealitate berri bat sortu ahal izateko.
- Zer egin dezakegu bizitzak errealitate berria sortzeko aukera ematen digunean?
- Orain dela denboraldi batetik garrantzi gehien ematen zaiona adimenari da, baina kasu askotan ikus daiteke ikasketak ez dituzten pertsonek arrakasta haundia dutela.
- Errealitate berria sortzeko lehen pausoa emateko fedea eta pasioa dira bi elementu garrantzitsuenak.
- Adimenak dauzkagun neuronekin du lotura.

Amaitzeko, irakaselak bideoan agertutako hainbat esaldi euskerara pasatu eta azaldu dizkigu, ikaskuntza-prozesuaren oinarri posible bat erakutsi digu eta amaitzeko testu bat irakurri digu guk begiak itxita genituela. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario