lunes, 18 de abril de 2016

9.ASTEA (2016/03/21-23)

Unitate didaktikoaren ezaugarriak azaldu dizkigu irakasleak:
- Gehienez 20 orrialdeko unitate didaktikoa izan behar da. (Horren barruan bibliografia sartuta)
- Apirilak 25erako
- Lau jarduera azaldu edo garatu behar dira.
- Portada egin behar da.

Honez gain, blogga ere ebaluatzeko hainbat irizpide azaldu dizkigu:


  • Sarrera kopurua (aste bakoitzeko bat gutxienez).
  • Sarreren kalitatea: hausnarketa egokiak dira klasean landu dugunarekin konparatuta.
  • Klasean landutako gaiak, prozedurak eta jarrerak, eta eGelan dagoen informazioa kontutan hartzen da.
  • Informazio osagarria txertatzen da zalantzak eta galderak jasoz  eta norberaren ikaskuntza prozesuaren inguruko hausnarketa egiten da. Hau da, ikaslearen prozesuaren eta iritzien adierazlea da.
  • Antolakuntza eta argitasuna: etiketen erabilera egokia, hau da, 4-5 etiketa sarrera bakoitzeko eta gaiak ondo identifikatzen dira (didaktika, haur hezkuntza,  klasean aztertutako beste zenbait gai,…).
  • Informazioa nondik hartzen den aipatzen da (ziten bitartez,…).
  • Ikaskuntzarako trebetasunak, ardura eta inplikazioa erakusten du. Autoebaluaketarako gaitasuna erakusten du.
  • Modu egokian idatzita dago eta ez du ortografía edo gramatika akatsik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario