Bostgarren aste honetan, "hazteko Haur eskola eta didaktika bat.." izeneko bideoa ikusi dugu. Bertatik hainbat ideia jaso ditut eta irakasleak ere hainbat galdera egin dizkigu. Galdera horiek hauek izan dira:
- Zer da didaktika?
- Nola ulertzen ditugu ikasketa prozesuak? Eta nola planifikatzen dira?
Bideo honetan hainbat guraso eta irakasle agertzen dira guraso-eskolak nolakoak diren azaltzen eta hauek dira bertan ikus ditzazkegun ideiak eta ikuspegiak:
Espazio libreetan eta naturan hasten dira irteerak egiten. 50eko hamarkadatik aurrera aldaketa bat ematen da, orain ikusten duguna zientifikoki iker dezakegu.
Haurrek diote haientzat konfiantza ama, aita, amona eta aitona direla eta konfiantza etxean eta etxerako dela. Gaur egun, familiek laguntzak behar dituzte, gurasoak lanean daudelako. Haientzat garrantzitsuena bere haurren heziketa da.
Guraso eskolan gurasoek segurtasun bat irabazten dute eta hori haien haurrei transmititzen zaie positiboki. Gurasoek eta hezitzaileek erlazio on bat eta konfiantza askorekin eduki behar dute.
"Acomodar los objetivos a los recursos", hau da, lortu nahi diren helburuak dauzkagun gauzetara moldatu behar ditugula esan nahi duen esaldi hau garrantzitsua da didaktikan.
Hauek dira bideo honetako gauza garrantzitsuenak edo aipagarrienak:
- Haurra da erdigunea.
- Haurrak jartzen ditu mugak eta ez irakasleek.
- Egoera ezberdinak sortzen dituzte umearen garapena sustatzeko (autoestimua).
- Guraso eskolen garrantzia gurasoen eta eskolaren arteko elkarrizketa.
- Helburuak baliabideetara egokitzea.
- Lan proiektuak umeen interesetik abiatzen eta gaiari buruz zer dakiten jakitea.
- Espazio eta baliabideak garrantzi handia dute.
- Espazioak arkitektonikoki umeen behar eta garapena egokituta daude.
- Adin ezberdinetako umeak daude eta elkarren arteko irakaskuntza-ikaskuntza bultzatzen da.
- Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak markatzen du erritmoa eta gurasoak ere sar daitezke klasera .
- Ez gara intrusoak eta elkarrekin lanean gaude umearen garapena sustatzeko.
- Umeek erreferentzia pertsona ezberdinak dauzkate.
- Irakaslearen rolek behartzea, laguntzea.
- Irakasleak umearen zerbitzura daude.
- Irakaslea da behatzaile, sortzaile eta bideratzailea.
- Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko teknikak dira. Egiten dituzten planifikazio guztiak horri lotuta daude.
- Haurraren autonomia lantzen da.
- Kooperazioa, integrazioa eta errespetua garatzen eta lantzen dira berdinen arteko harremanetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario