Hauek dira Francesco Tonucci-ren hirugarren eta laugarren bideoan agertzen diren ideia nagusiak:
- Eskola mota hauetan egiten diren inbertsioak oso txikiak dira.
- Haurrek sozietatearen etorkizuna errepresentatzen dute.
- Gaur egun dauzkagun arazoei aurre egiten laguntzen digute haurrek.
- Batzuetan gurasoek eta irakasleek uste dute gauza zailak edo arraroak egiten ez baditugu, gaizki egiten ari garela.
- Haur eskola batek prestatzen du lehen hezkuntzakoa izango dena.
- Eskola batek beti eduki behar du irekia lenguaiaren aukera sorta.
- Dibertsitateak ume batek nahi duen modura espresatzea esan nahi du.
- Umeentzat hitz batek bi letra berdin baditu, ezin da hitz bat izan ("oso" hitza adibidez).
- Hiru urte baina gutxiagorekin klase sozial ezberdineko haurren arteko ezberdintasunak minimoak dira, hortik aurrera ezberdintasun horiek areagotu egiten dira.
- Eskola aurreratuenek metodoak alde batera uzten hasi dira.
- Umeek batzuetan berez egin ez dezaketen gauzak egin ahal dituzte.
- Umeek beren sentimenduak erakutsi behar dituzte eta ez dira konprometituak sentitu behar erantzun egokiagatik.
- Jokua joko ireki bat izan behar da, horrelakoa delako zientifikoen jokoa.
- Ebaluazioak neurtzearen zentzua galdu behar du.
- Umeek ez dakitenean idazten, memoria kolektibo bat egin behar da.
- Marrazkiek egilearen izena eta data eduki behar dute jarrita haurraren garapena ikusi ahal izateko.
- Espektatiba altuak eduki behar dira, konpetentziak garelako.
Bideo hauek ikusteaz gain, irakasleak hainbat galdera egin dizkigu haietatik erreflexio batzuk atera ditzagun:
- Gure haur eskolaren eredua nolakoa da? (zer ikasten dugu? nola ikasten dugu?)
- Zein esperentzia izan ditugu? (Nola ikasi dugu haur hezkuntzan?)
- Zein da daukagun umearen eredua? (zer planteatzen dugu umearen inguruan? nolakoa da? zer egiten dute? zer ez?)
Astea amaitzeko, curriculumaren hainbat zati aztertu ditugu eta mapa kontzeptual bat osatu ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario