miércoles, 17 de febrero de 2016

2.ASTEA (2016/02/08-12)


Ikasgaiko bigarren aste honetan, Francesco Tonucciren bi bideo ikusi ditugu. Francesco Tonucci 1940.urtean Fano hirian jaiotako pentsalari, psikopedagogo eta margolari italiarra da. Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu haurrek gizartean duten paperari buruz zenbait aldizkari italiar eta atzerritarretan.
Francesco-k pedagogiako ikasketak egin zituen Milaneko ''Católica del Sagrado Corazón'' izeneko unibertsitatean.


Irakasle bezala jardun zuen hainbat urtetan zehar et 1966.urtean ikertzaile bihurtu zen ''Instituto Psicológico del Consejo Nacional de Investigación''-en. Instituto honek aurrera eraman zuen programaren helburua haurren haurren eta haurrentzat eginiko datu-base bat egitea da.

 1991.urtean bere jaioterrian proiektu bat sortu zuen ''Ciudad de los Niños'' izenekoa, nun hiri bat egiten zen haurra erreferentzi bezala hartuta. Proiektu honek arrakasta handia izan zuen eta munduko beste leku batzuetara hedatu zen.
1991.urtean azkenean ''Comité Italiano de Television y Menores''-eko presidente izendatu zuten, non haurren babesa da lantzen dutena. Honi guztiari gehitzeko ere esan daiteke ''honoris causa'' irakasle izendatu zutela Hezkuntzaren Zientziako fakultatean, Perun.

Ondoren tsertatutako bideoak dira klasean aste hauetan ikusitako eta lehen aipatutako bideoak:



No hay comentarios:

Publicar un comentario